XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Enb.:
Dudarik bada nik gura neuke
ateratzea bertatik,
enaiz etorri ni bizitzeko
Ugazabaren lepotik;
kontzentzi bat det ta ez dit ixten
jaten besteren ogitik,
lana emaidazu, bizi nai det ta
nik neronen izerditik.

Iri.: Biña puntu orain bi bertsolariei.

Doñuak aldatuz ibilli gera aurrekoetan; baña, Usurbil'ko bertsozale batzuen eskariz eta izenez, doñu berdiñean jarriko ditugu puntuak, eta berak eskatu duten doñuan gañera.

Xanpun: Iri.:
Festarik festa zabiltz
sasoi ederrian....

Xan.:
Bainan hau ere egiten
bere neurrian;
ta balia gaitezen
hala beharrian,
aski goiz sartuko gira
estatu txarrian.

Iri.:
Bertsozalez beteta
daukagu gaur Balda.

Enb.:
Gustora igo dute
onerako malda; (...).